Ikasturte osoan zehar lanean ibili gara Musikaren Nazioarte Egunerako ikuskizuna prestatzen. Dakizuenez, ohitura bihurtu dugu kolaboratzaile- gonbidatuekin elkarlanean aritzea. Aurten, ilusio handia egiten digun proiektua aurkezten dizuegu. Gainera, Muxikebarrin aritzen garen lehen kontzertua izango da eta Ereaga agertoki ikaragarrian izango gara.
Gonbidatuak Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira eta haiekin batera, Sentitu, Pentsatu, Ekin! proiektuaren abestiak interpretatuko ditugu.
Ikuskizun berezi honetarako web gunea sortu dugu. Oraindik ordua ezartzear dago baina informazio guztia, web orrialde eta sare sozialen bitartez ematen joango gara. Sarrerak maiatzean irtengo dira leihatilara.