Lotu segurtasun-uhalak, musika bidaia zirraragarri batera goaz! Amelia Earhart abenturazale eta hegazkinlari ospetsua izango dugu aurkezle, eta haren eskutik munduko hainbat txokotara bidaiatuko dugu, leku bakoitzeko musika ezagutuz. Nora eramango gaitu hurrengo doinuak?
Munduari bira etxeko txikientzat bereziki prestatutako kontzertu pedagogikoa da, euskaraz. Musikaliak, Ane Legarretaren zuzendaritzapean, zuzeneko musikara hurbiltzeko proposamen dinamikoa eskainiko digu: entzun, harritu, irudikatu eta familian gozatzeko bidaia.
Ameliak gidatuko gaitu abenturan, musikak leku batetik bestera nola eramaten gaituen deskubritzeko. Oraingoan, munduari bira emateko ez dugu maletarik behar: belarriak erne eta jakin-mina prest ekartzea nahikoa izango da!
📅 Azaroak 21
🕔 Bi saio: 17:00etan eta 19:00etan
📍 San Nikolas Ikastolan · Algorta–Getxo (Frontoian)
🎟️ Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta.
👉 Hartu zure gonbidapena hemen.
Hartu zuen gonbidapena eta igo gure hegazkinera. Mundua musikaz beteta dago… goazen elkarrekin ezagutzera!
