Emanaldi aipagarrienak

“LA HIGUERA DE LOS BASTARDOS” FILMA (2016)

2016ko uztailaren 18an Algortako Portu Zaharrean, film honetako pasarte batean parte hartu genuen. Urtarrilean berriz, abesti batzuen grabaketa lanetan ilibi ginen.

URKO HERRIKOI & MUSIKALIA BANDA

Abeslari mitiko honekin elkarlanean aritu ginen, Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Benetan esperientzia berezia izan zen eta Urko hurbiletik ezagutzeko aukera izan genuen.

FETÉN FETÉN & MUSIKALIA BANDA

Hasiera batean esperimentu bitxia zirudiena, arrakasta handian bilakatu zen. Jorge eta Diegoren intrumentu bitxiekin batera, kontzertu ederra eskaini genuen Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

GABONETAKO KLIPA 2018

Gabonak zoriontzeko abenduan audio eta bideo grabaketa batzuk burutu genituen. Audio lehen grabazioa izateko oso txukun irten zitzaigun lana.