Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolako banda 2004. urtean hasi zuen bere ibilbidea, talde instrumental arlo barruan. Musika zaletasunaz bultzatuta, eskolako haize-metal eta perkusio sailetako irakasleak batu eta ikasleekin batera talde hau sortu zuten.
Urtero, hiru emanaldi eskaintzen zituen baina poliki-poliki hazten hasi zen, proiektu handinahiak burutuz eta eskola bera txikia geldituz. Aipatutako proiektuen artean, Oskorri taldearekin egindako kolaborazioa, Paya anai-arrebekin egindako “Bertsotrikiband” proiektua edo Serafin Zubiri abeslariarekin egindako “Recordando a Nino Bravo” emanaldia aurkitzen dira, besteak beste.
Banda taldeak hartutako bolumena dela eta, 2012. urtean, musikariz eta irakaslez osatutako talde txiki batek, proiektu honi aurrerapauso bat ematen saiatu ziren, baina ahaleginak ez ziren nahikoak izan.
2014. urtean, beste saiakera bat egin zen eta musika eskola eta Getxoko kultura zaileko arduradunekin elkartu ostean, elkarte sortzeko pausak ematen hasi ziren. 2015eko irailaren 15ean, Getxoko Andres Isasi Musikalia Elkartea sortu zen.