Musika banda bat haize eta perkusioz osatutako talde bat da. Musikalia haratago doa eta areto barruko kontzertuak eskaintzeaz gain, erabilera aldakorreko formatua erabiltzen du.
Areto barruko kontzertuak
Formatu hau Musikaliaren oinarri eta esentzia da. Egitura honek, proiektu handinahiak betetzeko aukera ematen du. Baita musika estilo anitzak landu eta eskaintzeko aukera ere.
2017ko apiriletik, hainbat kolaborazio burutu ditugu; Urko Herrikoi & Musikalia, Fetén Fetén & Musikalia edo Ipuin kontaketa musikatua.
Kaleko formatua
2016. urtean Musikaliak hasiera eman zion formatu honi, sekulako arrakasta lortuz.
“Martxing Band” izenpean, formatu berri honekin musika modu sinple eta dibertigarri batean kalera atera nahi dugu. Honek, aukera ematen digu Getxoko jai eta ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko, kalitate musikala mantenduz.