Zuzendaria

Asier Ituartea (2019- gaur egun)

Asier Ituarte Ondarroan jaio eta bizi den tronboilaria eta konpositorea da. Andres Isasi Musika Eskolako tronboi irakaslea izateaz gain Ondarroako musika eskolan ere ibiltzen da.

Eskarmentu handiko musikaria da, bere ibilbidea  ikustea besterik ez dago. “Eskandalo Publiku” taldearekin sartu zen euskal musikaren munduan, baina 1998. urtean Iñigo Muguruzarekin batera Joxe Ripiau taldean ibili zen eta “Paradisu Zinema” diskoa kaleratu zuten.

2001. urtean Sagarroi musika taldea sortu zuen Iñigo Muguruzarekin batera. Guztira bost albun kalerat zituzten, hauen azkeneko lana 2009. urtean entregatuz.

Gaur egun Andres Isasiko tronboi irakaslea, eskolako eta Musikalia bandako zuzendaria, arreglista eta antzerki ezberdinen musika konpositorea da.


Zuzendari izandakoak

Ane Legarreta (2016- 2019)

Galdakaon bizi da. Orkestra zuzendaritza ikasi zuen Musikenen (Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia), Donostian. Momentu honetan zuzendaritza masterra ateratzen ari da Madrilen. 2017ko apiriletik Musikalia  bandako zuzendaria izatera pasatu zen eta bere lehen proiektua Urko Herrikoi & Musikalia izan zen.

Da Capo” Galdakaoko bandako zuzendaria izandakoa da eta Algortako Bihotz Alai abesbatza txikiko zuzendaria da. Bere ibilbideari dagokionez, Behotsik orkestrako zuzendari gonbidatua izandakoa da eta Arratiako abesbatzako zuzendaria ere.

Gaur egun, irrati saioetan parte hatzen du islari bezala.