Irribanda abesbatzaren lehen entsegua

Larunbatean Romoko kultur etxeko areto nagusian izan ginen lehen entsegua burutzen. Aurretik, talde bakoitza bere zuzendariarekin lanean ibili dira eta larunbatean egindakoak elkartzeko unea iritsi zen. Izan ere, ez da batere erresa ehun pertsonako abesbatza erraldoia sortzea.

Horrez gain, elkar ezagutzeko aukera izan genuen eta ondo pasatzeko ere. Oraindik bide luzea burutu beharko dute  abestiak landuz eta koreografiak ikasiz, baina Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin aritzeak suposatzen dituen barre eta algarak berezi egingo dute eta ekainaren 21ean, Muxikebarrin ikusteko aukera izang dugun kontzertua sekulakoa izango da.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude