Igandean Biotz Alai abesbatzarekin batera Algortako kaleetatik ibili ginen kantupotean. Zerua oskarbi eta primerako tenperaturarekin, San Nikolas plazan eman genion hasiera ibilbideari. Goiza pasa ahala, geroz eta jende gehiago elkartzen hasi zen aritu ginen lekuetan. Salsidu plazan atsedentxo bat egin ostean, abesti batzuk eskaini genituen eta eguna amaitzeko San Nikolas plazara itzuli eta azkeneko kantak interpretatu genituen, Altza Gaztiak azkenerako utziz.
Eskerrak eman Biotz Alai abesbatzari, gurekin batera elkarlanean aritzeagatik eta igarotako momentu paregabeengatik. Igandeko emaitzak ikusita, hurrengo urtean berriro errepikatu behar izango dugu. Mila esker gure atzetik ibili zinetenoi.