Ikasturte amaierako programazioa

Urtero bezala, ikasturteari amaiera eman eta udari ongietorririk beroena emateko, asteburuak musikaz gainezka izango ditugu. Hona hemen Musikalia bandaren ondorengo kontzertuen agenda:

KANTU POTEOA (MAIATZAK 12)

Proiektu hau Biotz Alai abesbatzarekin batera aurrera eramango dugu. Aspalditik elkarrekin aritzeko gogoz ibili gara baina bi taldeen agenda korapilatsuak formatu berri bat asmatzera eraman gaitu.

Maiatzaren 12an, eguerdi aldera, Algortako kaleetatik ibiliko gara. Ibilbidean zehar Musikalia bandak melodia jarri eta Biotz Alaikoak kantuan arituko dira. Abestiak oso ezagunak izango dira eta horregatik, gurekin batera abestera animatzera gonbidatzen zaituztegu. Ibilbidea eta emanaldiaren xehetasun gehiago gure sare sozialetan.


ANDRA MARIKO JAIAK (MAIATZAK 18)

Urtero bezala, Andra Mariko jaietan arituko gara, baina aurten, igandean izan beharrean larunbatean izango gara. Bertan, ikasturtean zehar gure errepertoriora txertatzen ibili garen abesti berriak entzuteko aukera izango duzue.

Oraindik ordutegia eta ibilbidea zehaztear daude. Beraz, erne ibili gure sare sozialetara eta gure web orrialdera.

Memorias de Getxo-tik berreskuratua

IRRIBANDA GETXO (EKAINAK 21)

Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko sekulako gonbitatuak. Aurreko urtean Feten Fetenekin aritu ostean, aurten Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango ditugu gurean. Gainera, ikuskizuna Muxikebarriko Ereaga aretoan izango da, sekulako luxua. Informazio guztia, ondorengo estekan:

IRRIBANDA GETXO


PORTU ZAHARREKO KORPUSA ETA ZUBILLETASEKO SAN JAUNAK (EKAINAK 23)

Ikasturteari amaiera emateko egun berean bi emanaldi eskainiko ditugu. Gure agendan finko bihurtu diren bi egun dira hauek eta aurten egun berean ospatzea tokatu da. Goizean Portu zaharretik ibiliko gara kaleak girotzen eta arratsaldean berriz, Zubilletaseko auzora hurbilduko gara. Oraindik ordutegiak zehazteko daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude