Musika banda batean aritu nahi?

Musikalia 2015. urtean sorturiko elkarte kulturala da. Auzokideei musika hurbiltzeko helburuarekin urtean hainbat emanaldi antolatzen ditugu.

Taldea  Ane Legarretak zuzentzen du zuzendaritza taldearen aholkularitzapean. Elkarrekin urteko proiektu ikusgarriek argia ikusten dute, esate baterako Fetén-Fetén & Musikalia, soinu banden kontzertu pedagogikoa edo Algortako Inauteriak.

Urtez urte proiektua hazten joan da eta haize eta perkusiozko musika ikasleen premia dugu proiektua sendotzeko. Hemen musikari bezala garatzen jarraitzeko aukera izango duzu, lan inguru bikain batean.

Entseguak Algortako Andres Isasi Musika eskolan burutzen ditugu ostiraletan, 18:00etatik 20:00ak arte eta hauetan urteko konprimisoak prestatzen ditugu: Santa Zezilia, Euskararen eguna, musikaren Nazioarteko eguna edo Getxoko auzo ezberdinetako jaiak.

Web gune honetan elkatearen eta bandaren informazio guztia aurkituko duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero edo gertuagotik ezagutu nahi baikaituzu, pozarren atendituko zaituztegu (info@musikaliaelkartea.eus).

14 urtetik gorakoentzako

Pribatasun politika eta Lege- Oharra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude