Lege- oharra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) http://www.musikaliaelkartea.eus Internet atariaren (aurrerantzean “webgunea”) erabilera arautzen du. Webgunea GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEA-rena da (aurrerantzean “MUSIKALIA”), egoitza soziala Las Mercedes 6, 48930, Getxo, Bizkaia, eta G95822219 IFK duena, elkarteen erregistroan inskribatua.


Legeria

Oro har, GETXO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAren eta webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak espainiar legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude.

Alderdiek berariaz uko egiten diote egokitu ahal zaien foruari, eta berariaz Bizkaiko epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo betetzean sortu ahal den edozein auzi ebazteko.


Edukia eta erabilera

Erabiltzaileari jakinarazi zaio webgune honetan sartzeak ez dakarrela inondik ere GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEArekin harreman komertzial bat hastea, eta erabiltzaileak hala onartzen du.

Webguneko titularrak ez du bat etorri behar bertan laguntzaileek azal ditzaketen iritziekin. Elkarteak egokitzat jotzen duen aldaketa oro egiteko eskubidea izango du bere atarian, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta atarian eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek guztiak atarian ageri diren era edo kokapena ere.


Jabetza intelektual eta industriala

Webguneen edukiaren, haien diseinu grafikoaren eta kodeen edukiaren jabetza intelektualeko eskubideak GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAren titulartasuna dira; horrenbestez, beraiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo webguneen edukiekin egin daitezkeen bestelako jarduerak debekatuta egongo dira, ezta iturriak aipatuta ere, salbu eta Musikalia Elkarteak idatziz baimena ematen badu. Elkartearen webguneetan dauden izen komertzial, marka eta ikur guztiak, edozein motatakoak izanik ere, euren jabeen jabetza dira eta legez babestuta daude.


Estekak (linkak)

GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAren webguneetan esteken (linken) presentziak informazio-xedea baino ez du, eta inola ere ez beraiei buruzko iradokizunak, gonbidapenak edo gomendioak egitea.


Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Araudi Orokorrean ezarritakoaren ondorioetarako, GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAK erabiltzaileari jakinarazi dio datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk beretzat sortua, bere ardurapean, erabiltzailearekiko harremana mantentzeko eta kudeatzeko helburuz, baita informazio lanak egiteko ere. Baldintza orokor hauek onartzeko unean, GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk bere zerbitzuak eman ahal izateko ezinbestekoak diren datuak eskatuko dizkio erabiltzaileari.


Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistroko formularioa betetzea nahitaezkoa da webgunean eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuk eskuratu eta erabiltzeko. Eskatutako datu pertsonalak eman ezean edo datu-babeserako politika hau onartu ezean, datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan ezin izango da izena eman, erregistratu edo parte hartu.

Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Araudi Orokorraren ondorioetarako, jakinarazi beharra dago erabiltzaile gisa erregistratzearen ondorioz eskuratutako datu pertsonalak G95822219 IFK duen eta Getxoko Las Mercedes kaleko 6.ean (48930, BIZKAIA) kokaturik dagoen GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAren titulartasuneko fitxategi batean jasoko direla; fitxategi horrek ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritako segurtasun neurriak betetzen ditu.


Emandako datuen zehaztasuna eta benetakotasuna

Erabiltzailea da sartutako datuen benetakotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra; GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEA horren inguruko erantzukizun orotatik aske dago. Erabiltzaileek bermatu behar dituzte emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarra eta benetakotasuna, eta datuok behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen dute; beraiek izango dira horren erantzule betiere. Erabiltzaileak erregistroko edo harpidetzako formularioan informazio oso eta zuzena eman beharra onartzen du. GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEA ez da izango berak egin ez dituen eta beste iturri bat duten informazioen benetakotasunaren erantzule; beraz, ez du inolako erantzukizunik izango informazio hori erabiltzean sor litezkeen balizko kalteetan. GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen du; informazio horren eskuraketa mugatu edo debekatu ere egin dezake. GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk emandako informazioaren akats, oker edo omisioen ondorioz erabiltzaileak jasaten dituen gaitz eta kalteetan ez du inolako erantzukizunik izango GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk, baldin eta informazioaren jatorria ez bada GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEA.


Cookieak

www.musikaliaelkartea.eus webguneak ez du cookierik erabiltzen, informazio-fitxategi horiek erabiltzailearen terminalean daudelako, eta erabiltzaileak atarian zehar errazago nabigatzea ahalbidetzen dutelako. Halere, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu ahal du, fitxategi horiek instalatzea galarazteko moduan.


Xedeak

GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAren xedeak erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea dira, baita informazio lanak egitea ere.


Adingabeak

Gure zerbitzuetakoren batzuk adingabekoentzat baldin badira berariaz, GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jasotzerakoan edo, hala dagokionean, datuen tratamendu automatizatua egiterakoan.


Datuak hirugarrenei lagatzea

GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk ez die erabiltzaileen daturik lagako hirugarrenei.


Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatzea

Jakinarazpenak bidaltzeko eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatu ahalko da Interneteko www.musikaliaelkartea.eus helbidean edo posta arrunt bidez; idatzia helbide honetara bidali beharko da: GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEA, Erref. DBAO, Las Mercedes kalea, 6, GETXO, 48930, BIZKAIA. Eskubide horiek gauzatzeko, ezinbestekoa izango da interesdunak GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAri bere nortasuna egiaztatzea nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo zuzenbidean baliozkoa den bestelako agiriren bat igorriz. Hala eta guztiz ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa webgunean bertan egin dezakezu, aldez aurretik erabiltzaile izena eta pasahitza adieraziz.


Segurtasun neurriak

GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk datu pertsonalak babesteko legez eskatutako segurtasun maila ezarri ditu eta bestelako bitarteko eta neurri tekniko gehigarriak instalatzeko ahaleginak egin ditu, GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAri emandako datu pertsonen galera, erabilera desegokia, alterazioa, sarbide ez-baimendua eta lapurreta saihesteko; halaber, elkartea ez da izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izandako interferentzien, omisioen, etenaldien, birus informatikoen, matxura telefonikoen edo deskonexioen ondorioz sor daitezkeen gaitz-kalteen erantzulea, baldin eta horiek guztiak GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAz bestaldeko arrazoiak tarteko sortu badira. Era berean, ez du erantzukizunik izango sistema elektroniko hau erabiltzean sor daitezkeen atzerapen edo blokeoengatik, baldin eta linea telefonikoen akats edo gainkargen kariaz edo datuak prozesatzeko zentroen gainkargen kariaz sortzen badira. Azkenik, ez du erantzukizunik izango hirugarren pertsonek GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAren kontroletik kanpo izandako sarbide bidegabeen ondorioz sor daitezkeen gaitz-kaleengatik. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak ulertu behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.


Onarpena eta adostasuna

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen berri eman diotela, eta GETXOKO ANDRES ISASI MUSIKALIA ELKARTEAk datuok modu automatizatuan tratatzeko adostasuna eta baimena ematen dituela, Datu pertsonalen babeserako politika honetan azaldutako moduan eta xedeetarako. Atarian ematen diren zerbitzuetako batzuek baldintza bereziak izan ditzakete, datu pertsonalen babesaren alorreko aurreikuspen bereziekin.