Eguraldi onarekin batera, kalera irteteko gogoak areagotzean dira eta honekin batera kultura egitasmoak. Asteburu honetan ekainari ongietorri musikatua emango diogu.
Hasteko, ostiralean azkeneko entsegua burutuko dugu Algortako Andres Isasi musika eskolan eta larunbateko ekitaldiari azkeneko ukituak emango dizkiogu.
Larunbatean gure agendako lehen ekitaldi nagusia izango dugu, Kantu&Band. Azken urteetan bezala, musika eta ikuskizunen denboraldia Biotz Alai karpan ospatuko da eta larunbatekoa, denboraldiko lehen kontzertua izango da. Protagonistak abeslari gaztetxoak izango dira, Azkorri ikastetxeko ikasleak, San Nikolas ikastolako ikasleak, Zabala eskolako ikasleak, Romo eskolako ikasleak, Trinitarias ikastetxeko ikasleak, San Ignacio eskolako ikasleak, Larrañazubi eskolako ikasleak eta Geroa ikastolako ikasleak besteak beste.
Horiez gain, Soinu musika eskolako, Biotz Alaiko, Lilurako, Txaramelako eta Ondarberriko gaztetxoen abesbatzen konpainia izango dugu. Nahikari Ayok koordinatutako ikuskizun honetan, Musikaliakoak melodia jarriko diegu oholtzara igoko diren abestatzen abestiei.
Igandean berriz, Portu Zaharreko Corpusean egongo gara, azken urteetan bezala. Kaleko formatuarekin portu zaharreko kale estuak girotzen ibiliko gara eta urtean zehar gure errepertorioari txertatu dizkiogun abesti berriak aurkezteko aukera izango dugu.
Ekitaldi hauen informazio gehiago gure agendan.