Asteburu honetan Diegok eta Jorgek euren agendan tartetxo bat eskaini eta bisita egin digute. Hilabete honetan zehar, laugarren diskoa aurkezten ibiltzeaz gain, Burgosen eta Castellonen emanaldiak eskaintzen egon dira. Baita Fito & Fitipaldis taldearen emanaldietan, telonero lanetan ibili dira Bartzelonan eta Valladoliden.
Igandean goiz esnatu eta Algortako musika eskolan bildu ginen. Lau orduz, ekainaren 21ean eskainiko dugun Feten Feten eta Musikalia ikuskizuna prestatzen egon ginen. Ordu hauek elkarrekin joko ditugun abestien xehetasunak argitu eta koordinatzeko erabili genituen.
Orokorrean, sentsazioak ezin hobeak izan ziren eta irrikan gaude azken emaitza erakusteko. Sarreren salmenta ekainaren hasiera hasiko da. Adi egon gure web orrialde eta sare sozialetara.