Ekaineko kontzertuetarako prestaketa lanekin hasi gara

Irailean, ikasturteari amaierarik onena emateko asmoz lanean hasi ginen eta hilabete honetan paperetik ekintzetara  jotzeko unea heldu zaigu. Martxoaren lehenengo astean Anerekin elkartu eta lanari ekin genion. Momentuz ezer gutxi aurreratu dezakegu. Herriko elkarteekin lanean ibili gara eta ekainean, Biotz Alai plazako karpan bi kontzertu eskainiko ditugula esan dezakegu. Lehenengoa herriko talde batzuekin izango da eta bigarrena, Euskal Herri kanpoko talde batekin. Bi kontzertu hauek formatu eserian izango dira eta proiektuak aurkezteko irrikan gaude.

 

Bestalde, hurrengo astean, Musikaliako metal taldeak obra pare bat eskainiko ditu Areetako musika eskolan eta kaleko formatuari dagokionez, Portu Zaharreko Corpusean, Andra Mariko jaietan eta Zubilletaseko San Juanetan izango garela aurreikusten dugu aurreko urteetan bezala.

 

Your email address will not be published.