Hona hemen gure lagun Enara Garziak martxan jarri duen proiektu berria: “Edonork Ez Luke” Film laburra. Eider Rodrigezen Bihotz Handiegia liburuko narrazio batean oinarritutako istorioa kontatuko digu film honek.
Horretarako laguntza ekonomikoa beharko dute. Itsulapikoa, Euskal Herriko crowndfunfing plataforman orrialdea jarri dute martxan. Jasotako ekarpen ekonomikoa, bidaiak, ostatua, jatorduak eta grabaketarako beharrezko materiala lortzeko (jantziak, makilajea, atrezzoa…) erabiliko dute. Zorte on Enara!