Denboraldiari hasiera emateko prest

Bizi dugun Pandemia egoerak gure bizitzako alderdi guztiak urratu ditu. Elkarteak urteetatik zeraman inertzia positiboa eta lan erritmoa erabat gelditu zen martxoan. Guzti honek gure errealitatea eta egunerokoa beste era batean planifikatzera behartzen gaitu.

Denboraldia berezia izango da. Azken bost hilabetetan geldi egon gara eta lanera itzultzeko ordua dela uste dugu. Hori izango da gure aurtengo helburu nagusia. Osasun egoera etengabe aztertuz eta gure proiektuak hauekin batera doituz, Musikaliak bere jarduera berriro ere ez eteteko ahaleginak egingo ditugu. Horretarako poliki hasiko gara eta hiruhilabete honetarako helburu garrantzitsuena entseguak burutu eta batez ere, elkar ikusi eta gustatzen zaigun horretaz gozatzea izango da.

Zeregin honetarako kontuan izan dugu Getxoko Andres Isasi Musika Eskolak iragarritako kontingentzia plana. Hauxe izango da Musika Eskolan entseiatzeko baldintzak biltzen dituen oinarrizko txostena.

  1. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolaren kontingentzia plana
  2. Musikalia Elkartearen kontingentzia plana

Taldeak 15 pertsonakoak izan beharko dira. Horretarako bi talde sortuko dira:

  • Zura taldea (Zuzendaria: Ane Legarreta)
  • Metal eta perkusio taldea (Zuzendaria: Asier Ituarte)

Aneren itzulerak asko pozten gaitu eta bi fenomeno hauen artean berriro ere martxan jarriko gara. Entseguekin hasteko aurreikusten den eguna URRIAK 2 da.

Aurreko denboraldian Sorotan Bele Gogoan proiektua erdizka gutxi genuen. Baga Biga produkzioak, Larrabetzuko Udala eta Getxoko Udalarekin batera emanaldiak egiteko datak aztertzen jarraitzen dugu.