Badator Euskaraldia! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko ariketa soziala martxan jarriko da berriz ere. Aaurtengoan norbanakoak ez ezik, herriko entitateek ere hartuko dugu.
Izena eman dugun entitateek Getxoko ariguneak osatuko ditugu eta gure jarduera euskaraz bermatuko dela bermatuko dugu, barne jarduera eta kanpo jarduerak. Atzo, Muxikebarriko Areeta aretoan izan ginen gainerako entitateekin batera aurtengo dinamikari hasiera emateko.
Gogoratu herritarren izen emate epea iralean zabaldu dela eta Getxoztarrak.eus-en izena eman daitekeela.