Garapena: Kide guztien artean, arduraduna nor izango den adostu. Honek, kide bakoitzari adosturiko kartoi kopurua banatuko die. Partida jokatzeko, hemen beheko MP3ak erabiliko dituzue. Partida hasi aurretik, behatu kartoian tokatu zaizkizuen abestiak. Abesti bakoitzak zenbaki bat du, gero zenbakien taulan erabiltzeko. Audio bakoitzaren hasieran, jokoaren azalpena entzungo duzue eta ondoren partida hasiko da. Abestiak ondo entzuteko, oso garrantzitsua da isiltasuna mantentzea. Zuen kartoian dituzuen kantak entzuterakoan, markatu itzazue. Baten batek lerroa egitea lortzen badu, “LERROA” oihukatu beharko du eta taulako abesti guztiak markatzea lortzen duenak “BINGO” oihukatu beharko du. Azkenik, partidako arduradunak, emaitzen zerrenda hartu eta bingoa egiaztatu beharko du.
1.PARTIDA
2. PARTIDA
Gazte eta helduentzako bingo musikatua
Jokoaren xedea: Kartoian ageri diren zenbaki guztiak markaturik izatea
Partehartzaileak: 47 kartoi eskuragarri
Materiala:
Arkatzak / Boligrafoak / Zotzak / Errotulkiak
Kartoiak inprimaturik
Partida jokatzeko audioak (Hemen behean)
Bingoak egiaztatzeko, soinuen ordenaren zerrenda (1. partida / 2. partida )