Getxoko Andres Isasi Musikalia Elkartea 2015. urtean sortutako irabazi gabeko elkartea da. Xede nagusia, Getxoko talentu guztia kalera ateratzea da, baina orokorrean hurrengo esparru hauetan zabaltzen da lan esparrua:
- Sustatu eta leku emateko beharrezkoak diren baliabideak ahalbidetu, musika-interpretazioan garatu nahi duten pertsona haientzat guztientzat lekua eduki dezaten.
- Musika bultzatu eta hedatu.
- Herriaren musika-beharrak asetzea.
Horrela, musika eskoletan buruturiko oinarrizko formakuntzari jarraipena emateko aukera zabaltzen da, musikari bezala garatzeko aukera.
Taldea Getxotar musika zaleok osatzen dugu, non gehiengoa musika Andres Isasi Musika Eskolako ikasleak garen. Gure urteko ekitaldien artean, Musikaren Naziarteko Eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna dira aipagarrienak.
Gaur egun, Musikalia elkartearen barnean, banda taldea aurkitzen da. Talde honek, urtean zehar hainbat ekitaldi eskaintzen ditu bi formatutan; alde batetik, areto barruko ekitaldiak eta bestetik kalean eskaintzen direnak. Taldea Ane Legarretak zuzentzen du.