Zuzendaria

Ane Legarreta, Galdakao, 1994

19 urte zituela Galdakaoko bandako zuzendaria izendatu zuten, orkestra zuzendaritzako ikasketak Musikenen ikasten zituelarik. Geroztik, hainbat euskal banda, abesbatza eta orkestra zuzendu ditu: Getxoko Musikalia banda, 2016 urtetik zuzendu duena, Bilboko ganbera okestra eta abesbatza, Arabako Crescendo abesbatza. Gonbidatua izan da Errenteriako Banda eta Zumarragako Banda zuzentzera, beste batzuen artean. Eskuartean dituen proiektuen artean ESAS sarea dago, Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea.

Orkestra zuzendaritzari dagokionez, urte honetako apirilean Egiptoko Cairo Symphony Orchestrak bere nazioarteko zuzendaritza lehiaketan parte hartzera gonbidatu zuten Ane, emaitza ezinhobeak lortuz. Operaren munduan, ABAOko zuzendari laguntzailea izendatu dute 2022-2023 denboraldian. Euskadiko Orkestra zuzentzeko aukera izan zuen baita ere 2020ko abenduan. Nazioarteko beste lehiaketa batzuetan parte hartu du, Suitzako Lugano hirian ganberako musika garaikideko lehiaketan eta Frantziako Besançon hiriko zuzendari gazteen lehiaketan.