Gabonetan aurreratu genuen bezala, sorpresas beteriko urtea izango da hau. 30 urte pasa ondoren, bira berezi baterako itzuliko dira Gorka Sarriegi eta Urbil Artola, Sorotan Beleko taldekideak. Itzulerako lehen emanaldia Larrabetzun izango da, taldearen ibilbidea bertan hasi zutelako.
Gure bandaren laguntzarekin eta Xabier Zabalak egindako konponketa lanekin, “Atalaia”, “Arratsalde honetan” edo “Argiaren hiria” bezalako abestiak gogora ekarriko ditugu.
Guretzako izugarrizko plazerra da berriro ere Xabier Zabalarekin batera lan egitea eta pribilegio handia, Sorotan Bele bezalako talde batekin, euskal musika panoraman erreferente izan denarekin oholtza elkarbanatzea.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Anguleri liburutegian, Larrabetzuko Frontoian eta web orrialdean.