Musikalia banda

NORTZUK GARA

Musikalia banda, Musikalia Elkarteak kudeaturiko musika taldea da. 2015. urtean, elkartea martxan jarri eta bereahala hasiera eman genion proiektuarik. Helburu nagusia musika kalera ateratzea dugu. Horretarako, urtean zehar hainbat ekitaldi eskaintzen ditugu herriko hainbat auzotan.
Musika kalera ateratzeaz gain, musika eskolako ikasketak burutu dituen edo musika tresnaren bat jotzen duen herritarrei, musikari bezala garatzen eta ikasten jarraitzeko aukera ematen dugu. Taldea, adin ezberdineko musikariek osatzen dugu eta talde kohesioa eta primerako giroa dira protagonista.

ANE LEGARRETA (DIRECTORA)

24 urte ditu eta Galdakaon bizi da. Orkestra zuzendaritza ikasi zuen Musikenen (Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia), Donostian. Momentu honetan zuzendaritza masterra ateratzen ari da Madrilen. 2017ko apiriletik Musikalia bandako zuzendaria da eta bere lehen proiektua Urko Herrikoi & Musikalia izan zen.
Da Capo” Galdakaoko bandako zuzendaria izandakoa da eta Algortako Bihotz Alai abesbatza txikiko zuzendaria da. Bere ibilbideari dagokionez, Behotsik orkestrako zuzendari gonbidatua izandakoa da eta Arratiako abesbatzako zuzendaria ere.
Gaur egun, Musikaliako zuzendaria izateaz gain, irrati saioetan parte hatzen du islari bezala.


BURUTURIKO PROIEKTUAK