Larunbatean Areetako geltoki plazan izan ginen Euskaraldia eta Korrika 22-aren aurkezpenean. Goiz eguzkitsuaz gozatzeko aukera izan genuen. Esku lanak, pailazoak, mosaiko erraldoia eta musikaz beteriko goiza izan zen, baina batez ere, euskararen egun ederra izan zen. Aurten bi jaialdi eder eta zirraragarri biziko ditugu: Korrika eta Euskaraldia. Eta nola ez, Musikalia Elkartean euskararen alde lanean jarraituko dugu, horrelako ekimenetan gure babesa eskainiz.
Bitxia izan zen berriro ere kalean aritzea. Bi urte gogor igaro ditugu eta sentsazioak berreskuratzeko eta motorrak berriro ere martxan jartzeko aukera paregabea eskaini zigun Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Hurrengo astean Algortako Inauterietan izango gara, beti bezala!