Soinu banden kontzertua, “Getxoko Islak” ikuskizunean

Larunbatean Muxikebarri zentroko Arrigunaga aretoan aritu ginen. Duela bi urteko proposamena berreskuratu eta soinu banden kontzertua eskaini genuen, film ezagunen soinu banda berriak txertatuz.

Ez zen giro larunbateko goizean. Euriak eta haizeak gogor astindu zuten gure herriko kostaldea. Hala ere, asko izan ziren Arrigunaga aretora hurbildu zirenak. 11:00etan musika eskolako musikoterapia taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. 11:15etan, aretoko proiektorearen laguntzaz, gure kontzertuari ekin genion.  “Getxoko islak” proiektuko emanaldi kopuruagatik, ordu erdiko kontzertua besterik ezin izan genuen eskaini, baina bandaren musikaz gozatzeko aukera izan zuen ikusleak.

Asier Ituarte zuzendariarekin buruturiko lehen kontzertua izan zen hau eta Muxikebarriko irekiera behin buruturik, gabonetako kontzertura begira lanean hasiko gara berehala, abenduaren 14an, 20:00etan, Kimetz Abesbatzarekin batera arituko baikara San Nikolas elizan.

Eskerrik asko hurbildu zinetenoi eta barkamenak etxeko txikienei, Frozen filmeko soinu banda ez jotzeagatik. Programazioko ordutegiak oso estuak izan ziren eta ezin izan genuen obra gure errepertorioan txertatu.

Hona hemen kontzertuan eskainitako obretako batzuk: