2018ko oroitidazkia

Hona hemen 2018ko oroitidazkia. Musikalia martxan jarri genuenetik hiru urte pasa dira eta gezurra dirudien arren, urte hauetan 36 emanaldi eskaini ditugu, eserikoak zein kalekoak.

Ikasturteetan sarturik gaudela, gure errutinetan, emanaldiak prestatzeko entseguetan, bileretan, ez gara kontziente izaten atzetik egindakoez. Soilik une batez atzera begiratu eta orotidazkia idazten dugunean konturatzen gara txikiak izanik urtez-urte handitzen goazela, lorpen guzti hauek paperetan islatzen ditugunean.

Elkarteak euskararekiko harturiko konpromisoa jarraituz, oroitidazkia euskaraz idatzi eta gaztelaniara itzuli da.

Eskertzerik besterik ez zaigu falta. Eskerrak Musikalia familia osatzen duten musikari, senide, lagun eta jarraitzaileei eta urtez urte gure musika zaletasunera hurbiltzea lortzen dugun pertsona guzti horiei: Eskerrik asko!

2018ko Oroitidazkia (klika hemen)

2017ko Oroitidazkia (klika hemen)

2016ko Oroitidazkia (Klika hemen)