Azken hiruhilekorako agenda

Gutxi falta da ikasturteari amaiera emateko eta betikolez, udari ongietorria emango diogu modurik onenean : musika kalera ateraz.

Horretarako maiatzean hasi eta ekaina bukaerara arte hainbat ekitaldi eskainiko ditugu formatu ezberdinetan.

ANDRA MARIKO JAIAK (2018/05/13, 12:00)

Urtero bezala, igandeko azokan izango gara. Hirugarren urtea izango da jai egun haueara hurbiltzen garena. Emanaldia 12:00etan hasiko da malakateko plazan eta “La Venta”tik gora karpara helduko gara. Ibilbidean zehar, geldialdiak egingo ditugu eta abesti berriak aurkezteko aukera izango dugu. Urtero bezala, giro bikaina espero dugu azoka goizean.

KANTU BAND (2018/06/02, 18:00)

Elkartearen ibilbide labur honetan, Nahikari Ayo-ren abentura askotan parte hartu dugu (Flashmoob, berbaband…). Oraingo honetan, KantuBand proiektua proposatu digu, non Getxoko hezkuntza zentroko eta hainbat elkarteetako umeek parte hartuko duten.

Ikuskizun honek, urtean zehar kantugintzan egindako lana oholtzara eramatea du helburu. Horretarako gure parte hartzea eskatu ziguten. Musikaliakoak ikasle hauen kantuei melodia jarriko diegu. Kantuak oso ezagunak izango dira eta gurekin kantatzeko aukera izango du ikusleak. Emanaldia Boitz Alai plazako karpan ospatuko da.

CORPUS PORTU ZAHARRA (2018/06/03, 18:00)

Tradizio bihurtu eta asko gustatzen zaigun hitzordua  da hau. Urtero eguraldiak errespetatu izan digu eta Portu Zaharrean giro atsegina sortu izan da beti. Emanaldia 18:00etan hasiko da kantu tradizionalen ostean. Urtero bezala, portutik gora eta behera ibiliko gara.

FETEN FETEN ETA MUSIKALIA (2018/06/21, 20:00)

Dudarik gabe, Musikaliaren urteko erronkarik handinahiena izango da hau. Feten Feten taldea, herrian hainbatetan izandakoak, Musikaliako bandarekin batera, kontzertu dibertigarri eta ezberdin bat eskainiko dugu Biotz Alaiko karpan.

Diego eta Jorge musikarien instrumentu xelebreekin batera, doinu dibertigarri, ezagun eta itsaskorretaz gozatzeko aukera izango du ikusleak. Elkarteko musikariok buru belarri ibili gara urte guztian zehar emanaldia berezia eta bikaina izan dadin. Informazio gehiago, hemen.

zubilletas-eko san juanak (2018/06/23, 20:30)

Ikasturteko azkeneko ekitaldia izango da, urteari amaiera eman eta udari eta oporraldiari ongietorririk onena egiteko. Urtero bezala, arratsaldeko azken orduan emanaldia eskainiko dugu inguruko tabernetatik. Inguruetako Suak izen eta ospe handiagoa izan arren, familia artean eta auzokideekin batera ospatzeko aukera ezin hobea izaten da hau.

 

Your email address will not be published.