Urte paregabe honi amaiera emateko, abenduaren 23an musikalia osatzen duten musikari eta lagunak bildu genituen Fadurako erretegi zaharrean, gure esker ona adierazteko.
Goizean, gure elkarteko musikari den Sanjoren “Mexiko” tabernan, kaleko formatuko bandarekin ibili ginen. Hotza egin arren, girotxo polit bat lortu genuen taberna inguruan. Behin emanaldia amatuta, Fadurako erretegian maha-inguruan bildu ginen.
Postrea eman aurretik, urte honetan egindako lan gogorraren emaitzak eta lortutako arrakastak, bideo laburpen batean bildu eta proiektatu genituen. Hona hemen bideoa:
Honekin batera, Musikaliaren urteko sariak banatu genituen, bazkarira hurbildu ziren botoen arabera. Azkenik, arratsalde pasa moduan, karaoke eta jolasak egin genituen egun paregabe bati amaiera emateko. Gabonetan egindakoak ere bideo batean laburbildu ditugu: