Getxoztarrak.eus EUSKARALDIA sustatzeko sortu den Getxoko web orrialdea da. Hizkuntza ohituretan eragin eta euskararen erabilera sustatzea da EUSKARALDIAren helburua. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 egun euskaraz eginez burutuko da Getxon eta beste herri ugaritan.
EUSKARALDIAk herritarrak Ahobizi, Belarriprest edo Irribizi izatera gonbidatzen ditu.
AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
BELARRIPREST: Egidazu euskaraz mesedez, nik euskaraz zein erdaraz erantzungo dizut.
IRRIBIZI: Euskararik ulertu ez arren poztu egiten naiz euskara entzuten dudan bakoitzean eta euskararen aldeko ekimenekin bat egiten dut.
Anima zaitez! Izena eman eta zure ingurukoak gonbidatu! GETXOZTARRAK