Hona hemen, ekainaren 21ean eskainiko dugun kontzertuaren aurkezpena. Emanaldia Biotz Alaia plazako karpan izango da.
ZER DA FETEN FETEN?
Feten Feten Jorge Arribas eta Diego Galaz musikariek osatzen dute taldea da. 2009. urtean abentura honi hasiera eman zioten, hauen esperientzien eta oroitzapenei musika jartzeko beharrak bultzatuta. Tradiziozko eta gaur eguneko musika konbinatuz, kaleko musika modu dibertigarri eta original batean hurbiltzen digute. Hauen lanek, “fox-trot”, “vals”, “chotis” eta “seguidillas” erritmoekin batera Iberiar penintsula, Italia, Japon edo Argentinara garamatzate.
Aipatzekoa da, urte honetan gira bat egiten ibili direla Hego Amerikatik eta proiektu izar bezala, Fito & Fitipaldis taldearekin egindako emanaldiak izan direla. Hilabete honetan laugarren diskoaren grabaketari ekin diote “Melodias de Ultramar” izenpean.
BITXIKERIA
Musikaren maitale hauek, musika instrumentu arruntak erabiltzeaz gain, gutxitan ikus daitezkeen instrumentuetaz baliatzen dira. Biolina eta akordeoia aipatutako instrumentu arruntak dira. Eta berezien artean phonobiolina, zerrotea, mandolina daude. Baina aho zabalik utziko gaituztenak hondartzako aulki txirula, saiaren hegala edo animali txikien hezurrak izango dira. Bai.. ondo irakurri duzu… kanping-eko aulki txirula jotzen du Jorgek! Hemen alboko irudikoa bezala!
GETXON EGINDAKO EGONALDIAK
Ekaineko emanaldia ez da Feten Feten taldeak eskainiko duen lehen kontzertua izango. Bi musikari hauek ondo ezagutzen dute Getxo. Izan ere, Neguko Bidaian, Andres Isasi Musika eskolak antolatzen duen ibilbide musikalean egonak dira, bitan gainera. Eta Getxo egon izan diren guztietan, aretoa goraino betetzea lortu dute. Bi emanaldiak Areetako musika eskolako agertokian ospatu ziren eta musikaz gozatzeaz gain, bikote honen umore onaz aprobetxatuz momentu dibertigarri bat izateko aukera izan zuten gerturatu ziren entzuleek.
PROIEKTU HONEN SORRERA
Elkarteko kide batzuk, Feten Feten taldearen bigarren emanaldian izateko aukera izan genuen. Aspaldi ez bezala, bikote honek proposaturiko musikaz gozatzeko aukera izan genuen. Kontzertu amaieran, diskoak saltzen zebiltzala, bikotearengana hurbildu eta eurekin hitz egiten hasi ginen. Konexioa sekulakoa izan zen eta berehala suertatu zen proiektu hau egiteko ideia. Ordutik, harremanetan izan gara gaur egunera arte, non proiektua egi bihurtu den.
MUSIKALIAREN PROPOSAMENA
Elkarteko arduradunak joan den ikasturte amaieratik lanean ibili gara proiektu hau egi bihurtzeko lanetan eta orain, proiektua aurkezteko moduan gara.
Prestaketa lanak urtarrilean hasi ziren, Feten Feten taldearen abestien moldaketa lanekin. Dudarik gabe, hauxe da proiektua aurrera eramateko erronka nagusietako bat. Izan ere, zaila izaten da horrelako talde bat musika banda batekin konbinatzea. Horrexegatik, Musikaliako musikariak martxoan hasi ginen partituren lanketan eta xehetasunen ikusketan. Ekainaren 21erako denbora asko gelditu arren, orduak eta orduak eman beharko ditugu kontzertu eguna bikaina izan dadin.
Kontzertuak hainbat atal izango ditu, non Musikaliako bandak eta Feten Feten taldeak bakarka arituko garen eta beste atal batzuetan ordea, elkarrekin.
IKUSLEAK AURKITUKO DUENA
Emanaldira gerturatuko den ikusleak, talde dibertigarri bat aurkituko du oholtzan. Aurretik aipaturiko instrumentuen laguntzaz, ezagun egingo zaizkion abestiak entzuteko aukera izango du eta parte hartzeko aukera ere. Gainera, bi fenomeno hauekin primeran pasatzeko aukera ere izango du.
Emanaldira gerturatuko den ikusleak, duela 12 urte martxan jarri zen musika banda aurkituko du oholtzan. Bandaren erdia gaztez osaturik egon arren, taldearen talentua antzemateko aukera izango du. Andres Isasi Musika eskolako ikasle, ikasle ohi eta irakaslez osaturiko talde honek esperientzia handia du horrelako ikuskizunetan (Urko Herrikoi, Serafin Zubirirekin elkarlana, etab). Gainera, Ane Legarreta, musika eta kantu gintzan herrian aski ezagunak zuzenduko du emanaldia.
Orokorrean, emanaldira gerturatuko den ikusleak, bertoko auzokideekin batera, herriko musika talentuaz, elkartegintzaz eta munduko doinuez gozatzeko aukera izango du giro ezin hobe batean. Musikaren eta kulturaren arnasgune bihurtuko da Biotz Alai karpa ekaineko 21eko arratsaldean.