Emanaldi aipagarrienak

“LA HIGUERA DE LOS BASTARDOS” FILMA (2016)

2016ko uztailaren 18an Algortako Portu Zaharrean, film honetako pasarte batean parte hartu genuen. Egun eguzkitzu batean goiz goizetik ekin genion lanari. Pasartean, gerra zibilaren garaipena ospatzeko asmoz, kalejiran irteten zen herri bat antzeztu genuen, alkatea eta apaiza kalejirako buruan izanik, eta musika banda, pasodoble bat interpretatuz atzetik. Soinuari dagokionez, urtarrilean estudioan grabaketa batzuk burutu genituen pelikularako.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

URKO HERRIKOI & MUSIKALIA BANDA (2017)

Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, Urko abeslari mitikoarekin elkarlana burutu genuen Biotz Alai karpan. Kontzertuan zehar, bere ibilbide profesionaleko abestirik esanguratsuenak interpretatu genituen. Ikusleak “zezenak dira” edo “guk euskaraz” bezalako doinuak kantatzeko aukera izan zuen. Ikuskizunaren prestaketa lanetan zehar, Urkoren profesionaltasuna eta umore onaz gozatzeko aukera izan genuen musikariok.

FETÉN FETÉN & MUSIKALIA BANDA (2018)

Musikaren Nazioareko Eguna ospatzeko asmoz, bi artista handi hauekin oholtza elkarbanatzeko aukera izan genuen. Esperimentu bitxi bat egin genuen, Jorge eta Diegoren instrumentuak oso xelebreak baitziren. Bandaren soinuen babesean, hondartzako aulki txirularen soloak edo Diegoren zerrutxoaz gozatzeko aukera izan genuen, besteak beste.

IRRIBANDA (2019)

Urtero bezala eta inguruko artista ezberdinekin kolaboratzeko asmoz, Katxiporretako taldekideak gonbidatu genituen. Irribanda ez ez kontzertu arrunt bat izan, 140 abeslari, musikari, dantzari eta antzezle bildu baikinen bertan.

Irribanda herriko jai erraldoia izan zen, Biotz Alai txiki, Lilura abesbatza eta kimetz abesbatza, etorkizuna elkarteko txalapartariak, Biotz Alaiko mariatxiak eta flamenko dantzariekin batera. Gainera guretzako oso berezia izan zen, izan ere, 10 urtez eraikitze lanetan egon ondoren, lehen aldiz Muxikebarri zentroan eta zehazki Ereaga Aretoan aritzeko aukera izan genuelako.