Beste urte batez, gabonetako ekitaldiarekin gatoz. Oraingo honetan pandemiak baldintzatzen duen egoera berezi honetan, hau da, bakoitza bere etxetik.
265 egun pasa dira pandemia hasi zenetik eta geroztik ezin izan gara gure jardueretara itzuli. Aurreko urtean Kimetz Abesbatzarekin batera Gabonetako kontzertua eskaini genuen San Nikolas elizan. Aurreko urtekoa errepikatzeko asmoz, gonbita luzatu genien eta beti bezala prest agertu ziren proiektu honetan sartzeko.
Ane Legarretak egindako klaketa edo erreferentziaren bidez musikari eta abeslari bakoitzak etxean grabatu behar izan du bai soinu bai irudia ere eta ondoren soinu eta bideo muntaia egin behar izan dugu, honek suposatzen duen zailtasunarekin.
Hauxe da gure bideoklip xumea, gure azken hilabeteetako egoera. Espero dugu pandemia honen bukaera gertu izatea. Bitartean gozatu familia eta lagunekin, beti ere arduraz jokatuz. Urte berri on Musikalia familia osatzen dugun kideen partetik!