ASTEKO GOMENDIOAK: Gintonic taldea eta Musikalia Martxing

Asteburu hau musikaz betea izango dugu. Ostiralean, Areetako Andres Isasi musika eskolan, Gintonik taldearen eskutik, kontzertu didaktikoa izango dugu. Bertan, entseguetan eta obrak prestatzeko tekniken eta prozeduren inguruan hitz egingo digute. Kontzertua 19:00 hasiko da eta sarrera gonbidapenekin kontrolatuko da. Beraz, gonbidapena lortzeko, eskolako idazkaritzatik lehenago pasatzea gomendatzen dizuegu, izan ere, ikusle asko espero dira.

Igandean berriz, GetxOnegin pintxo lehiaketaren VIII. edizioari amaiera emateko, gure kaleko formatuarekin Areetako kaleak girotuko ditugu, 12:30etatik aurrera. Hauxe da egingo dugun ibilbidea: Jai Alai, Koldo, La Despensa, Oku Lounge, Pianamul, Novelty, Alfonso, Zubia, Aremuna, Rio, Bar Kaixo.

 

Your email address will not be published.