Atzo gure udal-herriari izena ematen dion auzoan ibili ginen Musikalia Martxing Band-arekin: Getxoko Andra Mari auzoa.
Goiz osoan zehar egindako eguraldi paregabearen laguntzarekin eguerdiko 12etan hasi ginen Malakate enparantzan. Bertatik eta Ventan geldiune bat eginez, Andra Mariko polikiroldegirantz abiatu ginen Jai Batzordeak aparkalekuan bertoko produktu ekologiko eta artisauekin antolatutako azokari musika ipintzeko asmoekin.
Behin aparkalekuan egindako ekitaldia bukatuta, Ventara jaitsi egin ginen berriro ere 14:30 arte inguruak animatzera. Bertan, ‘The Mupper Show’, ‘Cabaret’ edota inauterien egindako kontzertuaren ondoren gure errepertorioko klasikoa bihurtu den ‘Cantina Band’.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Andra Mariko Jai Batzordeari jaietan parte hartzeko aukera emateagatik. Beste bat arte!!