Nahiz eta eguraldiak lagundu ez, gaur arratsaldean Algortako KORRIKA batzordeak
hurrengo astean Euskararen aldeko lasterketan parte hartuko duten elkarte eta talde desberdinekin antolatutako ‘KORRIKA POTEO’-an parte hartu dugu.
Korrika originalean egiten den antzera, elkarte desberdinek Lekukoa laguntzen duten tabernaz taberna pasatzea zen ekintzaren ideia nagusia, nolabaiteko ibildide sinboliko bat eraikiz. Gainera, elkarte bakoitzak bere zatia animatzu behar zuen: musika,bertsoak… Gure kasuan, Korrikaren aurtengo edizioaren abestia prestatuta geneukan, ‘Zirkorrika’, baina ibilbidea hasi baino minutu batzuk lehenagoko txaparradak eraginda
bertan beherea utzi behar izan dugu.
Hala ere, euritakoak eskuan eta grinak bultzatuta, Lekukoa gure tartetxoan eraman egin dugu.
Tipi-tapa korrika!!