Emakume sortzaileen bitartez historia ezagutzen! Kontzertu pedagogikoa (1.saioa)

2025/11/22
17:00

Azaroaren 22an, 17:00etan, Getxoko Musika Bandak kontzertu pedagogiko berezi bat eskainiko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Kontzertua Ane Legarreta zuzendariaren gidaritzapean egingo da, eta aukera paregabea izango da historian zehar Emakume sortzaileen abesti ikonikoenekin gozatzeko.

Publiko guztientzako egokia den arren, bereziki etxeko txikienentzat pentsatutako ikuskizuna da, musikaren bidez hezteko eta entretenitzeko helburuarekin.

🎟️ Sarrerak doakoak dira, baina gonbidapenak eskatu behar dira galdetegi labur bat betez. Ziurtatu zure lekua eta zatoz gurekin musikaz beteriko esperientzia honetaz gozatzera.

BI SAIO EGINGO DIRA 17:00 eta 19:00

SARRERAK HEMEN

 

Loading Map....
Areetako Andres Isasi Musika Eskola
Las Mercedes 6