Hasi da Euskaraldia, oraingo honetan elkarteekin batera

Beste urte batez, martxan jarri da euskara sustatzeko jarduera soziala. Aurten berrikuntzekin dator, izan ere, enpresek eta elkarteek lekua izango dugu edizio berri honetan.

Musikalia Arigune egin dugu eta euskaraz lasai hitz egiteko guneak sortzeko konpromisoa hartu dugu. Tamalez, egoera latz honek gure jarduera murriztu du baina euskararekiko dugun konpromisoa berdina izaten jarraitzen du.

Oraindik izena eman ez baduzu, getxoztarrak.eus-en egin dezakezu, zure txapa eskuratuz.