Joan den ostiralean, mahai inguruan bildu eta 2019. urteari begira proiektu berriak sortzeko ideia zaparrada antolatu genuen. Dinamika parte-hartzaileen bidez, musikari guztien ideiak bildu, 2018. urteak emandakoak ebaluatu eta horizonte berriak finkatu genituen.
Prozesu parte-hartzaile hauek oso garrantzitsuak dira elkartearentzat alde batetik, musikari guztien iritzien berri izaten dugulako eta bestetik, jasotako kritikek edo proposamenek hobetzera garamatzatelako.
Jada ezagutzera eman dugun Musikalia banda & Sorgina txirulina emanaldiarekin urteari agur esango diogu. Baliteke abenduan emanaldiren bat eskaintzea. Ezer gutxi aurreratu dezakegu urte berriaren inguruan, buru belarri lanean gabiltzalako, baina itzela izango delakoan gaude.