Gabonetako oporrak amaituta, lanera itzultzeko unea da. Baina, entseguetara jarri aurretik, instrumentua prest izan beharko duzu. Urte hasiera une aproposa da, 2017an zure instrumentuan pilatutako zikinkeria guztiarekin behingoz amaitzeko. Nahiz eta garbitasun eta mantenu errutinak izan, noizean behin garbiketa sakonak egitea komenigarria da zure instrumentuarentzat. Beraz, urteari hasiera ezin hobea emateko, hona hemen, Luke Gall youtuberrak, bere kanalean argitaratutako bideoa tutoriala. ingelesez egon arren, urratsak oso argi bereizten daitezke.