Ilusioa, grina eta urduritasuna: atzo goizaldeko ordu txikietan gure hizkuntzaren alde korrika egiteko lotutakoen sentipenak deskribatzeko hitzak izango lirateke.
Nahiz eta ez-ohiko ordua izan, 1639.KM – an Musikaliaren 10 kide baino gehiago lotu ginen gure elkartea ordezkatzek asmoz. Goizaldeko hirurak pasata eta jai giroan murgildurik, musikaz eta argiz beteriko furgoneta ikusi genuen kale bukaeran; giro ezin-hobea zegoen kalean: KORRIKA gure Udal-herrian zehar zebilen.
Ilusioz, Asierrek Erromoko Jai Batzordearen eskutik Lekukoa hartu eta gure km erdian zehar Andres Isasi Musika Eskolatik, Bizkaiko Zubitik eta Areetako Kale Nagusian korrika ibili ginen, Bertan Lekukoa Sasi-Eskola dantza taldeari luzatu genielarik.
Oso esperientzia polita izan zen atzokoa, izan ere, gure elkarteari esleitutako 500 km-tan zehar goizaldetan lotutako Musikalia kide guztien eskuen artean Lekukoa pasa da, momentu berezia elkarrekin biziz.
Musikalia ere Korrikaren alde!!