Muxikebarri

Getxoztarrok kulturaz gozatzeko beste leku bat dugu. Hamar urtez eraikuntza lanetan egon ondoren, martxan jartzeko unea heldu da. Nahiz eta irekiera zeremonian gorabeherak izan, kultura programa ekainaren 1an hasiko dira.

Irribanda proiektua, Getxo Antzokiak lehen aldiz hartuko dituen emanaldi handienetako bat izango da. Zehazki kontzertua Ereaga auditorioan izango da, eraikuntzako handiena. Bitarteko aurreratuez horniturik, zuzenekoak eskaintzeko baldintzak eta aukerak hobeak eskainiko ditu. Gainera, agertokia motorrez hornituta dago eta neurrira egindako maskor akustikoa du.

Autitorium-a 750 pertsonako edukiera du. Agertokia aipaturiko ezaugarriez gain, orkestrarako zuloa izango du eta hau doitu ahal izango da, emanaldi motaren arabera.

Eraikuntza lanak amaitu arteko itxaronaldia merezi izango duelakoan gaude.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Argazkiak: Getxoko Udala Facebook