Lanera buelta

Neguko oporraldia amaiturik, joan den ostiralean lanera itzuli ginen.  Urteko lehen seihilekorako zazpi emanaldi espero ditugu. Horietako batzuk gure egutegiko konpromiso finkoetan bilakatu dira; Algortako Inauteriak, Andra Mariko jaiak, Portu Zaharreko korpusa edo Zubilletaseko San Juana. Beste batzuk aldiz, emanaldi berriak izango dira eta herriko kultur eragileekin elkarlanean aritzeko asmoa dugu. Momentuz, ezer gutxi aurreratu dezakegu.

Tradizio bihurtu den beste emanaladi bat Musikaren Nazioarteko Eguna da. Urtero, artista esanguratsuak gonbidatzen ditugu gurekin batera aritzeko. Aurtengoak bereziak izango dira. Deseatzen gaude emanaldi honen berri emateko. Baina, bitartean, buru belarri lanean jarraituko dugu.

Datak hurbiltzen doazen heinean emanaldi bakoitzaren nondik norakoak argitzen joango gara. Jarrai gaitzazu web orrialde eta sare sozialen bidez.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.