Colaboradores especiales para el concierto

Sorotan Beleren melodietan gitarra, baxua eta pianoa ezin dira falta. Horregatik laguntza eskatu behar izan genuen.

Gitarran Endika Basterretxea izango dugu, Algortarra, Noran taldeko abeslari eta gitarjolea, Eley taldeko gitarjolea eta herrian aski ezaguna den Urrats erromeria taldeko gitarjolea.

Pianoan Ane Goienetxe Lemoaztar piano-jolea izango dugu. Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan burutu zituen gradu profesionaleko ikasketak. Hainbat proiektu musikaletan parte hartu izan du musika talde desberdinekin.

Azkenik baxuan Xabier Sarasketa izango dugu, Nomadak taldeko partaide izandakoa eta Urrats Erromia taldeko baxujolea.

Horiez gain, Etorkiko txalapartariak, Urko eta Pedro, eta elkarteko lagun diren Pili eta Mikel tronpajoleak izango ditugu.

Ikusten duzuenez, primerako errefortzuak izango ditugu gurekin batera. Sarrerak agortzear daude. Ez zaitez zurea gabe gelditu!