Puertas abiertas de nuestro ensayo general

Maiatzaren 14an Muxikebarriko Arrigunaga aretoan entsegu orokorra burutu genuen eta lehen aldiz, gure ateak ikusleei zabaldu genizkien.

Sorpresa izan zen guretzako hurbildu zen jende guztia ikustea. Gure espektatiba guztien gainetik egon zen aretoaren edukiera. Entseguan kontzertu osoaren errepasoa egin genuen eta punturik kritikoenak nola lantzen ditugun ikusteko aukera izan zuen entzuleak. Aneren azalpenekin maiatzaren 30ean eskainiko dugun emanaldia beste begi eta belarri batzuekin gozatuko dute entsegu orokorrera hurbildu ziren guztiek.

Guretzako plazer erraldoia izan zen eta etorkizun gertu batean horrelako gehiago antolatzeko konpromisoa hartzen dugu.