Irailaren 13an hasiera emango diogu denboraldi berriari. Betikolez, emanaldiz beteriko agenda espero dugu. Baina tamalez, uda honetan Ane Legarretari agur esatea tokatu zaigu, bere ibilbide profesionalean aurrera egiteko aukera suertatu baitzitzaion.
Ane 2016. urtean batu zen Musikalia bandara. Elkartea 2015. urtean sortu zenez, lehen zuzendaria izan zela esan dezakegu. Gurekin egindako lehen proiektua Urko Herrikoi & Musikalia izan zen. Lehen momentutik bere talentuak eta profesionaltasunak txundituta utzi gintuen. Gainera, lanetik kanpo erakutsitako hurbiltasunak eta bere bihotz handiak proiektura primeran doitzea ekarri zuen.
Geroztik, kaleko formatuan lanean ibili ginen 2017-18 ikasturtean zehar, baina denbora izan genuen hainbat kontzertu berezi eskaintzeko, esate baterako, Zezilia Deuna ospatzeko antolaturiko Kontzertu Pedagogikoak, non pantaila handiko soinu bandak interpretatu genituen. Urtea amaitzeko bi emanaldi erraldoi eskaini genituen Biotz Alaiko karpan. Lehena Kantu Banda, non Anek bere talentu guztia taularatu eta umeekin duen esku ona erakutsi zuen eta Feten-Feten eta Musikalia, orain arte buruturiko emanaldi berezienetako bat. Honetan ere, Aneren partehartzea ezinbestekoa izan zen.
Azkeneko ikasturtean ere aipatzeko hainbat emanaldi eskaini ditugu Anerekin batera: Sogina Txirulina eta Musikalia ipuin kontaketa musikatua, Bihotz Alai abesbatzarekin egindako KantuPote emanaldia eta urteko bereziena, Irribanda, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin egindako kolaborazioa, non Anek banda zuzentzeaz gain, 100 abeslariz osaturiko abesbatza ere zuzendu zuen.
Emanaldiak aurrera eramateaz gain, Musikalia Elkartean garatu nahi dugun proiektuari egonkortasuna eman zion momenturik gogorrenetan eta gaur egun herrian irabazitako lekua eta demostraturikoen erantzule handia Ane izan da. Gainera, urte guzti hauetan berarekin bizitakoak eta batez ere ikasitakoak ez ditugu ahaztuko.
Eskerrik asko Ane ibilbide hau zurekin egiten uzteagatik eta elkarteagatik egindako sakrifizio, inplikazio, lan eta izandako dedikazio guztiagatik. Musikalia zure etxea izango da eta gu zure Getxoko familia handia. Hau ez dadila betiko agur bat izan, gero arte bat besterik ez. Zorterik onena opa dizugu zure etapa berri honetan. Lortzen joango zaren arrakasta guztiez adi ibiliko gara, berezi baitituzulako.
Ondo segi eta ikusi arte!