Berezia bezain zirraragarria

Bart gauean Korrikaren 21. edizioa herritik izan genuen eta beste urte batez, elkartekoak euskararen alde korrika egiten ibili ginen.

Atzerapen txiki batekin  Algortara sartu zen eta 22:30ak aldera berriz Erromora. Gure kilometroa Areetako Geltokia plazan izan genuen eta Tellok eta Julenek eraman zuten lekukoa.

Amaitzeko eta lehen aldiz, lekukoa Bizkaiko zubi gainetik nola pasatzen zen ikusteko aukera izan genuen. Beste behin, esperientzia zirraragarriak bizitzeko eta lagunekin batera korrika egiteko aukera izan genuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude