Kantabriako Barcenilla herrian aurkitzen den abentura parke batean eman dugu asteburua. Helburua, azken hilabete hauetako konpromisoak prestatzea izan da, baina primeran pasatzeko aukera ere izan dugu.
Ostiral arratsaldean irten ginen Algortatik eta afari orduan helburu ginen Cabuerniaventura parkera. Larunbat goizean, entsegu luzea burutu genuen ekainean eskainiko dugun emanaldia prestatzeko.
Arratsaldean berriz, indarrak neurtu genituen paintball-eko guda zelaian. Oso berdintsu egon arren, gorriak irten iren garaile.
Igandean berriz, partzialak egin genituen eta kaleko formatuko abestiei buelta bat eman genien. Orokorrean, primerako asteburua igaro dugu eta giro hobeezina nagusitu da.