Algortako Inauteriak 2019

Gutxi falta da inauteriei hasiera emateko eta prestaketa lanekin hasi gara dagoeneko. Urtero bezala, gure errepertorioa egokitu dugu gaiarekiko eta berrikuntza batzuk aurkeztuko ditugu. Aurtego gaia Dixxie band izango da.

Ibilbidea itxia izango da eta guztira bost emanaldi txiki eskainiko ditugu ondorengo guneetan: Satistegi plaza, Tellagorri plaza, Algortako Geltokiko plazan, San Nikolas plazan eta Musika eskola aurrean.

Gune batetik bestera, kaleak girotzen ibiliko gara. Emanaldia 12:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude