Urteko azkena!

 

Modurik onenean urteari agur esateko, abenduaren 23an Romoko kaleetara irten ginen gabonen jai giroaz gozatzera. Udako egun eguzkitsu bat izango balitz bezala hasi genuen emanaldia Romoko Kultur Etxearen itzalpean.

Plazan gure abesti berriak entzuteko aukera izan zuten bertara gerturatu zirenak. Urrian kaleko formatuaren inguruko eztabaida eta hausnarketak zabaldu genituen eta irteera honetaz baliatuz, neurri asko martxan jarri genituen, esate baterako, kalejiran jotzeko erabakia.

Giroa ezin-hobea izan zen. Egunak asko lagundu zuen eta kalean egoteko giro itzela zegoen. Emanaldia primerako sentsazioekin amaitu genuen. Lehen aldia izan zen gabonetan aritu ginela eta ez da azkena izango.

Besterik gabe, Musikalia Elkarteko musikarion partez, mila esker gure jarraitzaile guztiei, gabon onak pasa eta urte berri on!