Kolaboratzaileak

Biotz Alai Txiki

Algortako Biotz Alai abesbatzaren babesetik sortutako umeen abesbatza da. 8 eta 16 urte arteko adineko 45 neska-mutilek osatzen du. 2016ko urrian hasi ziren. Lehenengo emanaldi ofiziala Biotz Alaik bazkideei urtero eskaintzen duten kontzertuan egin zute 2017ko urtarrilaren 7an. Martxoan berriz, Opera Divertimento euskal konpainiarekin Bilboko Campos Eliseos Antzokian “Caperucita Roja” (Txanogorritxu) opera txikian parte hartu zuten. Ekainean Getxo Txiki Kanta jaialdian izan ziren. 2018ko martxoan Haurren Abesbatzen Donostiako XII. Topaketan abestu zuten. Urte berean, apirilean berriro aritu ziren Opera Divertimentorekin beste opera txiki bat, “La Bella Durmiente” (Loti Ederra) antzezten Campos Eliseos Antzokian. 2018ko maiatzean beraiek bakarrik eman zuten kontzertua Laredoko Santa Maria Elizan “Primaveras Pejinas” zikloaren barruan.

Lilura abesbatza

2016ko Maiatzean sortu zen eta hurrengo ekainean, Getxoko Abesbatzen Egunean egin zuen bere aurkezpena. Abesbatza 5 eta 17 urte bitarteko 48 neska-mutilek osotzen dute.

Bere sortzaile eta zuzendaria Mª Asun Yanguas da. Aurten Getxoko Aixe saria jaso du ibilbide profesionala eta artistiko arloan.

Denbora gutxi eroan arren kontzertu ugari eman dituzte, Bizkaian eta beste hainbat lekutan ere, Kantabria, Asturias eta Iparralden esate baterako.  Aipagarria da 2017ko Maiatzean IV. Ciudad de Oviedo Haurren Abesbatzen Txapelketan lortutako 3. Saria.

Getxo Txiki Kantaren antolatzaile eta parte hartzailea da, bertan, Euskal Herriko eta estatuko abesbatza desberdinek parte hartzen dute.

2018an hainbat ekintzatan parte hartu zuen, esate baterako, Guggenheim Museoaren XX. Urteurreneko ospakisunean, haren sarreran filmatutako performance batean,
I Certamen Nacional de coros Infantiles Cuidad de Santanderren, Acerian Caballo/Dostoyesvki antzerkian,eta baita Earth Songs Project proiektuan ere, rock talde bat eta 40 ahots zuri elkartzen dituen proiektu ikaragarrian, 70-80 hamarkadako rock abesti mitikoak abesten dituztelarik.

Kimetz abesbatza

Kimetz Abesbatza Algortako San Nikolas Ikastolan sortu zen 1973. urtean, Luke Altuna zuzendari eta MªIsabel Igual eta Miren Fresnedo laguntzaile.
2012tik 2017ra Gotzon Lores izan zuen zuzendari abesbatzak, ondoren Carlos Noain eta Andoni Martínez Barañano aritu ziren zuzendari lanetan.
Gaur egun Ricardo Martin Ariñoren gidaritzapean indarrez eta kementsu jarraitzen dugu jardunean Kimetz abesbatza osatzen dugun 32 abeslariok.