Urruntasuna ez dadila musikarentzat oztopoa izan

Duela urte bat, irribanda ikuskizuna prestatzen aurkitzen ginen. Lau hilabeteko lan gogorra izan zen, otsailean hasi  eta ekainera bitartean, 12 abestiak prestatzeko. Epe honetan entsegu mordoa burutu genituen, horietako batzuk asteburu pasa bikain batean.

Orain, etxealdi luze honetan murgilduta gaudelarik, nostalgiaz begiratzen dugu atzera. Momentu ederrak izan ziren eta primeran pasatuko genuen entsegu eta emanaldian. Horregatik, aste hauetan bandako musikariak lanean aritu gara, bakoitza bere etxetik, urruntasunak ez gaituelako isilaraziko eta nahiz eta epe labur baterako emanaldiak eten, horrelako baliabideak erabiltzen jarraituko dugu.

Gogoratu eskuragarri dituzuela gure bingo ezberdinak, familian eta lagunartean aritzeko. Eta hona hemen irribanda izan zenaren laburpen txiki bat: